Gonzalo Rubalcaba eta Al Di Meola jazz jaialdian izango dira Getxon

Wynton Marsalis, Ignacio Berroa eta Stacey Kent ere ariko dira Algortan egingo den festibalean

Erredakzioa
Bilbo
2013ko martxoaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Getxoko Nazioarteko Jazz jaialdiaren arduradunek aurten parte hartuko duten beste bi izen jakinarazi dituzte: Al Di Meola gitarrista eta Gonzalo Rubalcaba piano jotzailea. Eurekin batera Wynton Marsalis, Ignacio Berroa eta Stacey Kent izango dira jaialdiko kartelburuak.

Di Meola (Jersey City, AEB, 1954) Chick Corea eta Stanley Clarkeren orkestran hasi zen jotzen 70eko hamarkadan. Gero jazz-rocka egiten zuten hainbat musikarirekin jotzen aritu zen, hala nola Jan Hammer, Steve Winwood, Jaco Pastorius eta Mingo Lewisekin. 80ko hamarkadan hirukotea osatu zuen Paco de Lucia eta John McLaughlin gitarristekin, eta 90ekoan Stanley Clarke baxu jotzailearekin eta Jean-Luc Ponty biolin jotzailearekin jardun zuen.

Rubalcaba (Habana, Kuba, 1963) bere herrialdeko jazz musikari ezagunenetarikoa da. 80ko hamarkadan Orquesta Aragonekin hasi zen jotzen, eta 1987an bakarkako lehen lana argitaratu zuen, Mi Gran Pasión. Disko horri esker kontratua sinatu zuen Blue Note zigiluarekin, eta Inner Voyage bere disko ezagunena argitaratu zuen 1999an.

Algortako Bihotz Alaiplazan egingo den jaialdirako sarrerak apirilaren 8an jarriko dira salgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.