Gotzon Elortzaren hiru dokumental zaharberritu emango dira Zinemaldian

Euskadiko Filmategiak konpondu ditu, artxiboan dauzkan lanak gizarteratzeko erronkaren barruan

Filmategiko artxiboan jendeak utzi bideoak ere badaude. EUSKADIKO FILMATEGIA.
Donostia
2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Sortu zenetik, 1978az geroztik, Euskadiko Filmategia ikus-entzunezko ekoizpenak biltzeaz, berreskuratzeaz eta hedatzeaz arduratu da. Gotzon Elortza getxotarrak 60ko hamarkadaren hasieran egin zituen hiru dokumental izan dira zaharberritu dituen azken lanak: Aberria (1961), Ereagatik Matxitxakora (1960)eta Elburua Gernika (1962). Hirurak Donostiako Zinemaldian proiektatuko dituzte, Zinemiran.

Atzo, filmategiaren iazko memoriaren aurkezpenean, Joxean Fernandez erakundeko zuzendariak adierazi zuen zaharberritze hauek «izugarrizko garrantzia» dutela, Elortzaren filmak «euskaraz pentsatuak eta ekoitziak izan ziren lehen dokumentalak» direlako. « Elortza jabetu zen euskarak ikus-entzunezkoetan presentzia edukitzea garrantzitsua zela, eta grabatzeari ekin zion», Fernandezen hitzetan. Aurrera begira, filmak DVD formatuan hedatu nahi dituzte, eta hori lortzeko, harremanetan jarri dira Jaurlaritzako Kultura Sailarekin.

Antonio Rivera Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak 2010. urtea «trantsizio urte bat» izan dela adierazi zuen memoriaren aurkezpenean. Haren iritziz, filmategi baten «ikuspuntu tradizionaletik» harago joaten jakin du erakundeak, hau da, bilketa eta kontserbazio lanetatik harago. Bide horretan, hiru helburu ditu filmategiak, haren ustez : ikus-entzunekoak hedatzea, Euskadiko kulturazinematografikoa bultzatzea eta beste lekuetako filmategiekin harremanak estutzea. Gainera, Zinemaldiaren baitan ere gero eta zer esan gehiago izannahi dute, Riveraren arabera.

Sailburuordearen ustetan, joan den abenduan zuzendari karguahartu zuen Fernandez da aldaketaren «erakusle», eta hala frogatzen du filmategiak komunikabideetan eta gizartean duen «oihartzun gero eta handiagoak».

Bestalde, bai Riverak eta bai Fernandezek azpimarratu zuten 2010. urtea «zaila» izan zela, eta hainbat asmo bidean geratu zirela diru murrizketengatik. Ezin izan zuten, adibidez, libururik argitaratu, urtero egiten duten moduan. Riverak esan zuen aurrera begira «diru gehixeago» inbertitzeko asmoa dutela. «Hala ere, gauza hauekin ezin seguru egon», gehitu zuen.

Fernandezek, bestalde, herritarrek egiten dituzten ekarpenen garrantzia gogorarazi zuen. «Jendeak etxean gordeta edukitzen dituen bideo horiek euskal ikus-entzunezko memoriaren ezinbesteko osagaiak dira. Horregatik, horrelakoak dituztenei guregana jotzeko deia egiten diegu».

Egindakoak eta egitekoak

Ohi baino proiektu gutxiagotan parte hartu zuen Euskadiko Filmategiak iaz. «Etorkizunera begira garrantzitsua» izan daitekeen ekimen batean, ordea, «parte aktiboa» izan da, memorian azaltzen denez. Hain zuzen, Euskadiko Ikus-Entzunezko Artxiboen Sarea osatzen aritu dira, Tabakalerako Mediateka, Eresbil eta Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin batera. Ikus-entzunezkoei buruz euskarazko glosario bat egitea da helburua, artxiboen arteko elkarlana indartzearekin batera.

Bestalde, 2011ko Kimuak programaere aipatzen du txostenak. Proiektuaren harira, filmategiak euskal film laburren katalogo bat sortzen du urtero; gero, lan horiek «mundu osoan zehar» hedatzeko lan egiten dute. «Azken urteetan ohitura den legez», aurten ere aukeratutako filmak sari asko jasotzen ari direlaesan dute filmategikoek. Aurtengo katalogoak bederatzi lan biltzen ditu, bi euskaraz, eta hiruanimaziozkoak.

Hemendik aurrerako egitasmoei dagokienez, uda ondoren Alex de la Iglesiari buruzko atzera begirako bat antolatu du filmategiak; Hego Euskal Herriko hiru hiriburuetan proiektatuko dira zuzendari bilbotar horren filmak, eta haren zinemagintzari buruzko liburu bat argitaratuko dutelaere esan zuen atzo Fernandezek.

Tabakalerarekin egingo duen bateratzeaere erronka garrantzitsua izango da Euskadiko Filmategiarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.