Gpuntuko azken final-laurdena Azpeitian jokatuko dute gaur

Uranga, Zubeldia, Xamoa, Apalategi, Labaka eta Muñoa ariko dira kantuan, Izarraitz pilotalekuan

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak final-laurdenetako bosgarren eta azken saioa izango du gaur. Sei bertsolari ariko dira Azpeitian, Izarraitz pilotalekuan, 17:30ean. Jokin Uranga, Iker Zubeldia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Iñaki Apalategi, Ane Labaka eta Unai Muñoa lehiatuko dira finalaurrekoetan sartzeko. Iker Iriarte ariko da gai-jartzaile.

Saioko emaitzak ezagutzearekin batera, Gpuntuko hurrengo fasera pasatuko diren hemezortzi bertsolarien zerrenda ere erabakita geratuko da. Jexux Mari Irazu (502 puntu), Beñat Gaztelumendi (501,5), Aitor Sarriegi (494) eta Jon Martin (494) zuzenean sailkatu dira, final-laurdenetako euren saioetan irabazle izanda. Finalaurrekoek hiru saio izango dituzte, eta azaroaren 26an hasiko dira, Arrasaten. Tolosan azaroaren 27an jokatuko dute saioa, eta Hernanira abenduaren 4an helduko da Gpuntua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.