MUSIKA

Green Day taldeak BBK Live jaialdian joko du uztailean

AEBetako punk-rock melodikoko taldea Bilbon ariko da. Antolatzaileek oraindik ez dute baieztatu zein egunetan.

Igor Susaeta.
2012ko azaroaren 6a
16:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Estudioko zortzi disko dauzka Kaliforniako taldeak, eta Billie Joe Armstrong eta enparauak aurten kaleratzekoak dira ¡Uno!, ¡Dos!, ¡Tres! trilogia —lehen alea eros daiteke jada—. Ia 25 urteko ibilian 80 milioi diskotik gora saldu ditu Green Dayk, eta 1994an ondutako Dookie lanarekin jo zuten goia. Disko hartako Basket Case abestia mundu osoan entzun zen.

Depeche Moderen ondoren, Green Day da datorren urteko uztailaren 11n, 12an eta 13an Kobetamendin egingo den jaialdirako baieztatuta dagoen bigarren kartelburua —eskoziarrak lehen egunean igoko dira taulara—.

Baina Green Dayz gain, antolakuntzak —Bilboko Udala eta Last Tour International— hurrengo urteko aldian joko duten beste bost talderen izenak jakinarazi ditu: Delorean, Two Door Cinema Club, We Are Standard, Delorentos eta L. A.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.