KULTURA

Guggenheim museoa diseinuzko kamisetetan

15. urteurrenean, Ailanto, J+G, Miriam Okariz, Mercedes de Miguel eta Ion Fiz diseinatzaile bizkaitarrek egindako kamiseta kolekzioa aurkeztu dute. 

2012ko martxoaren 8a
18:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Guggenheim museoak 15 urte bete dituela ospatzeko, diseinuzko kamiseta kolekzioa aurkeztu dute gaur. Ailanto —Aitor eta Iñaki Muñoz anaiek osatutako marca—, J+G —Juana Ruiz eta Garbiñe Udanpilleta—, Miriam Okariz, Mercedes de Miguel eta Ion Fiz disenatzaile bizkaitarrek egin dituzte kamisetak. 

Diseinatzaile bakoitzak museoaren elementu garrantzitsu bat aukeratu du kamisetak sortzeko orduan. J+G diseinatzaileek Frank Gehry arkitektoaren lana azpimarratu nahi izan dute, baita Richard Serraren eskultura ere. Gehryren lana hartu du kontuan Mercedes de Miguelen disenuak ere.  

Miriam Okarizek eraikinaren estetika izan du kontuan, titanioari darion indarra, museoaren atzeko aldean kokatutako bola distiratsuetan islatzen dena, Anish Kapoorren eskulturan, alegia.

Milaka lorez usatutako txakur ezaguna ezin kanpoan utzi, eta Ailantok Jeff Koonsen lan koloretsua omendu nahi izan du. Ion Fizek hamabost urte hauetan Guggenheimek zabaldu duen filosofia islatu nahi izan du, hirian sortu duen "mugimendua eta aldaketa" erakutsi. 

Kamiseta horiek Guggenheimeko dendan eta haren webgunean eros daitezke. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.