Guggenheimek pop artearen funts propioak jarriko ditu ikusgai
Azaroaren 20an irekiko du erakusketa Bilboko museoak, Warhol eta Rauschenbergen lanekin, besteak beste
Bilboko Guggenheim museoak pop arteari buruzko erakusketa bat irekiko du datorren azaroaren 20an, eta, horretarako, museoaren beraren funts propioak baliatuko ditu. Hartara, pop artean berebiziko garrantzia eduki duten artisten, edo horrekin harreman kontzeptual edo biografikoa izan dutenen lanak bilduko dituzte. Andy Warholen, James Rosenquist, Sigmar Polke, Robert Rauschenberg, Jean-Michel Basquiat eta Alex Katzen lanak egongo dira ikusgai, besteak beste, eta Alex Fominaya New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoko kontserbatzailea izango da komisarioa. 124 obra propio ditu Bilboko Guggenheim museoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu