Guillermo Aldalur 'Pikua' soinu jotzailea hil da

2015eko irailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MUSIKA. Atzo goizaldean zendu zen Guillermo Aldalur Zabala soinu jotzailea, 82 urterekin. Pikua izengoitiarekin ezaguna zen, Azkoitiko (Gipuzkoa) Pikua tabernan jaio baitzen 1933an. Azkoitiarra izanagatik, bizitzaren zati handiena Goierrin egin zuen Pikuak; Legazpin aurrena eta Lazkaon ondorena. Erromeria, festa, ezkontza eta dantzaldi askotan jo izan zuen soinua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.