LEYLA MCCALLA

Haitiko irratiko uhinak Euskal Herrian

Non: Dabadaba aretoan, Donostian. Noiz: Asteazkenean, 21:00etan.

2023ko apirilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
New Yorken jaio zen Leyla McCalla abeslari eta biolontxelo eta banjo jotzailea, 1985ean, baina gurasoak Haitikoak ditu, eta uharteko kultur tradizioak haren musika bustitzen du bete-betean. Ez horrek bakarrik, baita New Orleansekoak ere, 2010ean hiri hartara lekualdatu eta frantses auzoko kaleetan jotzen aritu baitzen bolada batez.

2011 eta 2013 bitartean The Carolina Chocolate Drops hari taldeko kide izan zen McCalla, eta, gaur egun, Our Native Daughters laukoteko parte ere bada, baina, batik bat, bere bakarkako lanak egin du ezagun mundu osoan. Langston Hughes poetari eginiko omenaldi disko batekin estreinatu zen, 2014an (Vari-Colored Songs: A Tribute to Langston Hughes), eta Breaking the Thermometer (2022) du laugarren lana. Hartan, Haitiren iraganera egin du jauzi McCallak, Radio Haiti irratiaren historia berreskuratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.