Harkaitz Cano eta Aritz Gorrotxategi, Espainiako Kritikaren sarien irabazle

'Twist' eleberria hautatu du epaimahaiak iazko narratiba lan guztien artean, 'Hariaz beste' poesiakoetan

Agentziak
Soria
2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Harkaitz Canoren Twist eleberriak (Susa) irabazi du euskarazko narratiba arloko Espainiako Kritikaren Saria, eta euskarazko poesiaren arloan, berriz, Aritz Gorrotxategiren Hariaz beste (Erein) izan da irabazlea. Iaz argitaratutako liburuen artean hautatu ditu Cano eta Gorrotxategiren lanak epaimahaiak. AECL Espainiako Literatur Kritikarien Ekarteko kide izaten dira sariketa honetako epaimahaikideak, eta aurtengo sariei dagozkien erabakiak atzo adostu eta jakinarazi zituzten, Sorian (Espainia).

Gainerako irabazleak honako hauek izan dira: katalanezko narratiban, Jaime Cabre, Jo confesso-rekin; katalanezko poesian, Perejaume, Pagèsiques-ekin; galizierazko narratiban, Anton Riveiro Coello, Laura no deserto-rekin; galizierazko poesian, Olga Novo, Cráter-ekin; gaztelaniazko narratiban, Ignacio Martinez de Pison, El día de mañana-rekin; eta gaztelaniazko poesian, Tomas Segovia Estuario-rekin.

Espainiako Kritikaren Saria irabazten duten idazleek ez dute dirurik jasotzen; liburuari egiten zaion aitortza da haien irabazi bakarra. Iaz, Arantxa Urretabizkaia izan zen euskal narratibaren arloko irabazlea, 3 Mariak nobelarekin (Erein); poesiaren arlokoa, berriz, Miren Agur Meabe, Bitsa eskuetan lanarekin (Susa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.