Bukaera sortzen (III)

Harri orri ar

Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994) kazetaria da, eta Bizkaiko Hitza-n idazten du gaur egun. 12 urterekin hasi zen bertsotan, eta ordutik hainbat Eskolarteko Txapelketatan eta gazteen sariketetan kantatu izan du. 2016ko Bizkaiko Txapelketako finalista izan zen, eta Txapelketa Nagusirako sailkatu zen handik. Azkeneko horretan, finalaurrekoetara iritsi zen.

Nerea Ibarzabal
2018ko maiatzaren 10a
07:21
Entzun

ETAren amaiera abiapuntu gisa hartuta, hainbat kulturgileri obra bat sortzeko eskatu die BERRIAk. Nerea Ibartzabalen poema da hau:

Harri-orri-ar: Ukabila.     Ukabila.
Harri-orri-ar: Esku irekia.     Ukabila.
Harri-orri-ar: Orratzak azazkal azpian.     Eskuak buru atzean.
Harri-orri-ar: Esku zikin bat.     Zikindu nahi ez duen eskua, ez garbia derrigorrez.
Harri-orri-ar: Bigarren harria bota duen eskua.     Errepidean geratu zaituena.
Harri-orri-ar: Pankartari eusten dion eskua.     Izarak plantxatzen ari dena alabari eramateko.
Harri-orri-ar: Giltzapetu zaitzakeen eskua.     Egunkariko orriak beldurrez pasatzen dituena.
Harri-orri-ar: Aurpegira eramandako eskuak.     Esku bat agur esaten urrutitik.
Harri-orri-ar: Behatz akusatzaile bat.     Esku bat autoko leihotik olatuak egiten haizearekin.
Harri-orri-ar: Esku bat egun hartatik pasatako urteak zenbatzen.     Oraindik gutunak idazten dituen esku bat.
Harri-orri-ar: Galdutako eskua.         Erdiko behatz bat, altxatuta.
Harri-orri-ar: Esku bi txaloka diskurtso baten amaieran.     Esku bi belarriak estaltzen.
Harri-orri-ar: Esku bat lurpean.         Eskua horman argazki bat jartzen.
Harri-orri-ar: Galderak egiten dituzten ikasleen eskuak.         Boterearen atzaparrak.  
Harri-orri-ar: Esku bat hormatik argazkia kentzen.     Loreak dakartzan eskua.
Harri-orri-ar: Luzatutako eskua.         Luzatu gabeko eskua.
Harri-orri-ar: Eskuak.         Artaziak.
Hari hori har.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.