Hasier Etxeberriaren errautsekin haritza landatu dute Gaztelun

Larte mendian omenaldia egin diote Hasier Etxeberria zenari. Bideoa: zuhaitza landatu duten unea (Esteban Pagola). [youtube]https://youtu.be/HRkmgZV6uI0[/youtube]

2017ko maiatzaren 28a
08:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Martxoaren 29an hil zen Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria. Agur eta omenaldi bat baino gehiago egin dizkiote ordutik hona, eta gaur, omenaldi txiki baina sentitua jaso du. Gaztelu herriko —han bizi zen— Larte mendian haritz bat landatu dute haren errautsekin.

Ehun lagun inguru elkartu dira mendian, haizea lagun eta etsai. Etxeberriaren gertukoak ziren denak, Gaztelukoak eta Elgoibarkoak gehienak. Elgoibarkoa zen Etxeberria.

Hain justu Elgoibarren egin zioten agur zibila. Eta bideoa osatu zuten laburpenarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.