HATORTXU ROCK

Hatortxu Rock jaialdiaren balorazio "oso positiboa" egin dute

Gogorarazi dute guztien esku dagoela zerbait egitea presoek jasaten duten "mendeku krudela" amaitzeko.

Hogeigarren edizioa inoiz egindako handiena izan da. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 2a
13:08
Entzun

Bukatu da 20. Hatortxu Rock. "Ahaztezina egin dugu"; horixe da jaialdiaren antolatzaileek egindako balorazioaren hasiera. Esperientzia "oso positiboa" izan dela adierazi dute, eta eskerrak eman dizkiete antolakuntzan parte hartu dutenei; baina baita hainbat kezka azaldu ere.

Lehenik eta behin, Lakuntzako herriari, herritarrei eta udal taldeari eman dizkiote eskerrak, "beren etxeko ateak ireki" eta lursailak uzteagatik. Hala ere, kezka adierazi dute garbitasunari dagokionez. Kanpalekua "zabortegi handi baten antzera" geratu dela salatu dute: "Herri hau eraiki nahi badugu, ingurugiroa zaindu beharra dago". Hala ere, adierazi dute boluntario askoren lanari esker hartu zuten bezain garbi itzuliko dutela lurra.

Bestalde, haserrea adierazi dituzte festibalean salatutako hainbat sexu erasorengatik. Eremutik bi lagun kanporatu zituztela esan dute, eta beren eremuetan erasotzaileak ez direla ongi etorriak. Gogorarazi dute erasoen berri horretarako telefonoari esker izan zutela, eta horrek ez duela esan nahi eraso gehiago egon ez zenik.

Bukatzeko, goraipatu dute posible dela "guztien artean edozer" egitea, eta elkarlanean aritzera animatu dituzte herritarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.