Literatura. Haur eta gazte literatura

Hau ez da Supermariren jatorria

2011ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Superheroien jatorria iluna izan ohi da, erreferentzia gutxikoa.

Hala, esango nuke Supermari gure heroi kutunak betidanik diharduela borroka nekaezinean, emakumeen aurkako erasoen kontra. Baina noizbait eta nonbait sortuko zen, diot nik. Agian zalantzaz betetako baieztapen honek argitasun puntu bat izan dezake eleberri serie honekin? Ba ez!

Antibarbiak, hiru neskato estereotipoen aurka: proposatzen zaien molde aurrez fabrikatuaren aurka gogoak ematen dien bezalakoak izan nahi duten hiru matxino. Ez dira eredugarriak—nahiko petralak aukeran—,ez dira perfektuak... eta ez dute inondik ere barbi bat izan nahi.

Testua ondo idatzita dago, itzulpena ere ona da eta irakurleari ez zaio tranpa handiegirik egiten, azalak iragartzen duena ematen du barruko mamiak. Era berean, nire ustez, adin horretako gaztetxoen ikuskerak eta sentimenak islatzen dakien testua da, literatur aldetik ekarpen berririk ez dakarrena, jada estandarra den «berbakatilu» neskato-mutikoen literatur ereduko beste bat, bere kluba eta guzti (www.antibarbis.com). Antzeko beste batzuekin alderatuta (Erregaliz taldea, Lau lagun t'erdi...), izenburuko anti- horrek gizarte-jarrera inkonformista iradokitzen badu ere, borroka zelaia ez da gizartea, baizik eta heroiek —klase ertainekoak— pijoegi ez izateko euren buruekin duten lehia.

O tempora! O mores!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.