Euskal mitologiako kondairak haurrentzat izenburupean, hiru ipuinez osatutako bilduma bat ondu dute Jesus Mari Olaizola Txiliku idazleak eta Joxean Lopetegi marrazkilariak. Zortzi urtetik gorako haurrentzako ipuinetan euskal mitologiako kondaira eta pertsonaia ezagunenak bildu dituzte, eta banaka nahiz liburu bakarrean bilduta kaleratu ditu Elkar argitaletxeak.
Mari jainkosa eta haren familia aurkeztu dituzte bi egileek Arratsalde bat Marirekin ipuinean, eta gizakiak, jentilak eta laminak elkarrekin bizi ziren garaiak Kontuz gizakiekin lanean. Tartalo nahiz iratxoak agertzen diren hain- bat beldurrezko istorio, berriz, Arraioak! liburuan jaso dituzte. Nerea eta Julen anai-arrebak dira hiru ipuinetako protagonistak; ordenagailu aurrean daudela azalduko zaizkie izaki mitologiko horiek guztiak, errealitatea etafikziozko mundua nahasiz.
Txilikuren hitzetan, kultura guztietan daude mitoak, eta herri bakoitzaren nortasuna markatzen dute. Euskal Herriko kondairak euskal kulturaren parte direla azaldu, eta horiek haurrei gerturatzearen alde egin du idazleak. Izaki mitologikoen irudiak gaurkotu eta haurrentzat modu erakargarrian marraztu ditu Lopetegik ipuinetarako.
Haur literaturako lau lan
Erein argitaletxeak, berriz, haur eta gazte literaturako beste lau liburu kaleratu ditu. Umorea baliatu du Joxean Lopetegik Hi haiz hi, pirata!-n, haurrek etxean, ikastetxean eta auzoan duten egunerokoa azaltzeko. Istorio gordinagoa agertu du Miren Agur Meabek Errepidea-n, karabana batean bizi diren ama-alaba batzuena. Bere bizitzarekin zer egin nahi duen erabakitzen ari den 16 urteko gazte bat jarri du protagonista rolean Fernando Morillok Azeri noblea liburuan. Jose Luis Urrutiak, berriz, Arrigorriaga inguruko bataila bat aurkeztu du Eneko Padurakoa-n: Padurakobataila; euskaraz nahiz gazteleraz atera du.
Haurrei euskal mitologiako kondairak ezagutarazteko bilduma bat ondu du Txilikuk
Gaztetxoentzat Meabek, Lopetegik, Morillok eta Urrutiak idatzitako lan bana kaleratu du Ereinek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu