Joseba Sarrionandiari egindako elkarrizketa zabala da hAUSnART-en 0 alearen eskaintzetako bat. Pentsamenduaren arloko gaiei buruzkoa da elkarrizketa, Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak egina.
Unai Apaolaza, Markos Zapiain, Beñat Sarasola, Jesus Mari Intxauspe, Alaitz Aizpuru, Imanol Galfarsoro, Ibai Atutxa, Santiago Alba Rico eta Iñaki Gil de San Vicente dira hAUSnART-en 0 zenbakia osatzen duten lanen gainerako egileak.
Mezenasgo bidez finantzatu dute aldizkariaren 0 zenbakia, eta halaxe jokatuko dute ondorengo zenbakiak argitaratzeko ere. Mezenas bakoitzak zenbakiaren ale kopuru jakin bat erosten du —bost, hamar, hamabost…—, eta gero horiek erositako prezioan sal ditzake, hots, sei euroan bakoitza. Mezenas nahikoa izan arte, ez dute hurrengo zenbakia inprimategira eramango. 0 zenbakia kaleratu ahal izateko, 38 mezenas bildu dituzte.