Hebentik elkartea, zinemara eta berrikuntzetara zabalik

2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hasieratik bultzatu du egitasmoa Hebentik elkarteak. Antzerkia, musika, margolaritza eta dantzaren arloak jorratu ondoren, zinemari zabaldu dizkioateak. Mixel Etxekopar elkarteko arduradunak ilusio handiz hartu zuen proiektua: «Pastorala eta maskarada dira gure baratzeak, eta gaurko baratze berria filma da, zinema».

Etxahun Iruri pastoralgilearen Adiskideak egun on, zer berri dugu Xiberun bertsoa gogora ekarri du, elkartearen filosofia azaltzeko. «Beti zerbait zaharra bezala ikusten da Zuberoa, arkaikoa, eta guk gauza zaharrekin berria egin nahi dugu». Zuberoan sortu zena Euskal Herrira hedatzea lortu dute. «Gauden lekutik mundua ikusi, bizi eta asmatu nahi dugu. Asmaketa hori Xora da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.