Literatura

Hedoi Etxartek 'Sinplistak' kaleratu du, poema liburu "oso soziala"

Gaur egungo bizimodu arruntaren hainbat alderdi jorratu ditu, artifiziorik gabe eta ikuspegi kritiko batetik. 

Juan Luis Zabala
2012ko azaroaren 22a
18:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur egun oso zabalduta dauden hainbat jokabide politikoki zuzen injustiziaren eta hobekuntzaren aldeko ahalegina, apustua eta engaiamendua baztertzeko aitzakia izaten dira maiz askotan, Hedoi Etxarteren ustez: argudio sinpleak demagogiarekin nahastea, adibidez; edo aferak konplikatuak direla esatea; zuzentasun eta koherentzia erabatekoa bilatzea edo eskatzea, ezer aldarrikatu edo egin aurretik. Istorio asko kontatzen eta gai asko jorratzen baditu ere, ideia hori da Etxarteren Sinplistak poema liburuan (Susa) nagusitzen direnetako bat.

Adierazpen batzuetan politiko ez zuzena izatearekin batera, formari begiratuta poetikoki ez zuzena da batzuetan Etxarteren liburuko poesia. “Hedoi Etxartek bezala ez du inork poesia idazten euskaraz”, esan du Gorka Arresek Susa argitaletxeko editoreak gaur eguerdian, Sinplistak aurkeztean. “Hedoi Etxateren poemek ez dute batere antzik beste inork idazten duen poesiarekin".

Sinplistak "liburu oso soziala da", Arreseren ustez. "Gaur egungo bizimodu arruntaz dihardu: amodia eta sexua; lana eta langabezia; gizartea eta kultura; herriko azoka edo museoa; ideologiak eta politika; kapitalismoa edo borroka bortitza… Etxartek artifiziorik gabe idazten du ia, bizkor, biluzik, eta poema batzuetan zakarra ere iruditzen ahal zaio bati baino gehiagori Sinplistak, oso direktoa baita, izenburutik hasita”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.