Hemeroteka

2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
121 disko irakurketa proposatzen ditu Kafe aleak liburuak. Honako hauek dira hortik ateratako pasarte batzuk.

(...) Titulu bereizgarririk gabe disko hark dirdira bereziz argitzen zuen gure espazioa. Hura ez zen kantu-bilduma hutsa. Ezin zen gogoaren arabera gustukotzat edo zatartzat, berritzailetzat edo zaharkitutzat, hunkigarritzat edo arrunkeriatzat jo, beste edozein disko balitz bezala. Hura gure bizitzaren soinu banda zen kasik. (...)

Garbiñe Ubeda. 'Peio Ospital eta Pantxoa Carrere' (Peio Ospital eta Pantxoa Carrere).

(...)Disko honek, ipuin onek bezala, bi bertute funtsezko ditu: hasiera —A aldeko lehenengo kanta, Silver— eta amaiera —B aldeko azkeneko kanta, Ocean Rain (...). —. Tartean ez dago betelanik, dena den.

Iban Zaldua. 'Ocean Rain' (Echo & The Bunnymen).

(...) Ramonesen lehen diskoa, taldearen izen berarekin bataiatutakoa apustu garailea zen. Eta ez dago beste ezer esan beharrik (...)

Koldo Almandoz. 'Ramones' (Ramones).

(...) Sandinista! ez da, hortaz, kultur aniztasunaren gogo akritikoa aurreratzen duen diskoa. (...)

Asier Mendizabal. 'Sandinista!' (The Clash).

(...) Madrilen bizi nintzen garaian, ohitura nuen Alphaville eta Renoir zinema geletara joateko. (...) Bertan entzun nuen lehenengo aldiz Tom Waits. Jim Jarmuschen Night on Earth pelikula ikusten, hain zuzen. Bere ahots zakar eta doinu malenkoniatsuek harrapatu egin ninduten (...)

Ander Lipus. 'Swordfishtrombones' (Tom Waits).

Umetako ipuinak bezala hasten da hau ere: lehengo batean, duela hamasei urte edo, mendira joan ginen Sutsu, Pui, Jota eta ni, pare bat gau pasatzera(...)

Xabier Gantzarain. 'Un soplo en el corazón!' (Family).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.