'Henry Bengoa Inventarium' ikuskizuna emango dute 25 urteren ondotik Hendaian

Hamabost minutuko testu berri bat idatzi du Bernardo Atxagak, Hendaian ikusgai izanen den saioarentzat

Idurre Eskisabel, Hasier Etxeberria, Lander Garro eta Bakartxo Arrizabalaga Mugati elkarteko kideak. GAIZKA IROZ.
Hendaia
2012ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Datorren maiatzaren 31n, 20:30ean, Henry Bengoa Inventarium obra ikusgai izanen da Hendaiako Variete zinema aretoan. 25 urte iragan dira Bernardo Atxagak, Joxemari Iturraldek, Ruper Ordorikak eta De la Casa anaiek Hego Euskal Herriko txoko ugaritan ikuskizun poetiko hau lehen aldiz oholtza gainera eraman zutenetik. Hendaiako Mugati elkarteak Bernardo Atxagari egin proposamenari esker, berriz ere ikusteko parada izanen dute duela 25 urte ikuskizun arrakastatsuaz gozatzeko aukerarik izan ez zutenek. Lehen aldia izanen da Ipar Euskal Herrian Henry Bengoa Inventarium saioa eskainiko dela, eta ez da beste ekitaldirik izanen den aurreikusten.

Bi berrikuntza nagusirekin dator oraingoan Henry Bengoa Inventarium ikusgarri poetikoa, Hasier Etxeberria, Mugati elkarteko kideak azaldu duenez. «Hamabost minutuko testu berri bat estreinatuko da, Bernardo Atxagak idatzitakoa». Bestalde, Xabi Strubellhondarribiarrak ( Gipuzkoa) ezarriko dio musika saioari. «Duela 25 urteko ikuskizunean, De la Casa anaiek eta Ruper Ordorikak jo zuten musika. Oraingoan, Strubellek eginen du. Era horretan, diziplina artistiko eta belaunaldien arteko nahasketa bat lortuko dugu. Harrigarria izanen da Strubellek proposatuko duena, askatasun guztiarekin aritu baita lanean», azaldu du Etxeberriak.

Obra aitzindaria

1987an, Bernardo Atxaga egileakHenry Bengoa Inventarium ikuskizun poetikoa sortu zuelarik, biziki aitzindaritzat jo zen sortu lana. «Lehen aldietakoa izan zen olerkia modu horretan oholtza gainera eramaten zela. Bidea ireki zien ondotik etorri diren ugariri. Gainera, ez zen bistakoa horrelako maila literario jasoa zeukan zerbait ibil zitekeenik», azaldu du Etxeberriak.

Henry Bengoa Inventarium- en, Alemaniara joana den Henry Bengoaren historia kontatzen da. Bere lagunek, Bengoaren berririk ez izanik, Alemaniara joateko erabakia hartzen dute, eta bertan, Bengoaren bizi, maitasun istorio eta korapilo ugariak aurkitzen dituzte modu berezi batean. «Zatika osatua da istorioa, osotasun baten barnean kokatzen direla atalak. Ikusleak osatzen du istorioa, obrak eman elementuen bidez. Detektibegisa ikuslearen ahalek kontatzen dute», erran du BakartxoArrizabalaga, Mugati elkarteko kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.