Bakarti hitzurriaren behaketa eta bizipenak aldi berean lausoago eta sarkorragoak dira gizakoiarenak baino, eta bere pentsamenduak, astunago, bitxiagoak eta inoiz ez halako tristura-kutsu bat gabeak. Begirada, irribarre edo iritzi-truke batez gainetik erraz ken daitezkeen irudi eta inpresio batzuek behar baino gehiago kezkatzen dute, sakonera eta garrantzia hartzen dute bere isiltasunean eta bizipen, abentura, sentimendu bihurtzen dira. Bakardadeak umotu egiten du orijinal, edertasun ausart eta kezkagarria, poesia. Baina okerra, desaraua, zentzugabea eta zilegi ez dena sortu ere sortzen ditu.
NOBELA (ZATIA)
Egilea: Thomas Mann.
Itzulpena: Xabier Mendiguren Bereziartu.
Jatorrizko hizkuntza:
Alemana.
Jatorrizko izenburua:
Der Tod in Venedig.
Urtea: 1992.
Argitaletxea: Ibaizabal (Literatura Unibertsala bilduma).
Aurkezpena: Aurten ehun urte izango dira Thomas Mannek Der Tod in Venedig argitaratu zuenetik. XX. mendeko nobelarik aipatu eta laudatuenetako bat da, Luchino Viscontik izenburu berarekin zinemara eramana 1971n. Lubecken (Alemania), nobelari buruzko erakusketa bat zabaldu dute.
Literatura. Pasarte hautatua. Thomas Mann
'Herioa Venezian'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu