Urtero bezala Sarako Biltzarra egin dute gaur goizean. Jendetza bildu da Saran (Lapurdi). Biltzarrean 120 idazle inguruk parte hartu dute. Aurtengoa 26. edizioa izan da eta 3.000. zenbakia argitaratu berri duen Herria astekariari omenaldia egin diote. Daniel Landart Euskal Kultur Erakundeko zuzendariordearen bitartez, astekaria eta historian zehar izan dituen zuzendariak omendu dituzte.
Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztu ditu biltzarrean: Gratien Adema Zaldubiren Artzain Beltxaren neurtitzak, Txomin Peillenen Bizitzaren Hiztegiaz eta Jean-Louis Davanten Zuberoako Literatura. Antologia laburra. Hiru liburuak Euskaltzaindiaren Euskaltzainak izeneko bildumako aleak dira.
Gainera, Aurelia Arkotxa euskaltzain osoaren Bazterrez sarrera-hitzaldia jasotzen duen Euskera agerkariaren aparteko inprimaldia ere aurkeztuko dute Sarako Biltzarrean.
Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen dute biltzarra eta idazleez gain, argitaletxeek eta euskaltzaleek ere parte hartu dute.
kultura
'Herria' astekaria omendu dute Sarako Biltzarreko 26. edizioan
Aurten 3.000. zenbakia argitaratu du astekariak eta Daniel Landarten bitartez astekariaz gain, historian zehar izan dituen zuzendariak omendu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu