Herritik Donostiara, Franco hil osteko urteetan

Dejabu panpina laborategiak 'Gure bide galduak' lan berriaren jendaurreko entsegua egingo du Itsasun

Ainhoa Sarasola.
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Gure bide galduak lan berriaren jendaurreko entsegua egingo dute Dejabu panpina laborategiko kideek Itsasun, Korrika Kulturalaren barruan, 21:00etan. Oraingoan, txotxongilorik gabe ariko dira ikuskizunean, eta Franco hil osteko istorio bat kontatuko dute. Herri txiki batetik Donostiara irakasle ikasketak egitera doan neska bat da protagonista; hirian, langileen mugimenduak, euskararen aldekoak eta beste ezagutuko ditu. «Gure errealitatean errotuta zegoen gai bat hartzeko gogoa genuen. Beti jotzen dugu errealismo magiko batera, baina gu jaio ginen urte haiei buruz hitz egiteko beharra sortu zitzaigun», esan du Ainara Gurrutxagak, Dejabuko kideak.

Obra prestatzeko, Idoia Zabaleta koreografoaren Azala espazioan egonaldia egin zuten taldekideek, Lasierran (Araba), eta, ondoren, Luhusoko Harri Xurin beste bi astez aritzeko aukera izan zuten. Obra berrian taldean lan egiteko gogoa zuten Gurrutxagak eta Urko Redondok, Dejabuko kideek, eta hainbat lagunekin osatu dute aktore taldea.

Bere ama 40 urtez andereño lanetan aritu zela azaldu du Gurrutxagak. «Askotan hitz egin izan digute 1970eko urteetan pedagogia berria iraultza handia izan zela, edo Franco hil eta gero dena zela posible, eskola berri bat, gizarte berri bat... Sentsazio horretatik hasi ginen obra prestatzen». Ikuskizuneko pertsonaien ametsekin, utopiekin eta zailtasunekin, garai haien «halako kaleidoskopio bat» osatu dute panpina laborategiko kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.