Kultura

Hilaren 19an estreinatuko dute Oreka TXk, Kukaik eta Amaren Alabek 'Hostoak' ikuskizuna

Donostian Kursaalean ariko dira lehen aldiz, eta gero Euskal Herriko beste leku batzuetan eskainiko dute. Musika, dantza eta hitzak uztartuko dituzte.

2011ko otsailaren 2a
16:29
Entzun
Oreka TX txalapartak, Kukai dantza konpainiak eta Amaren Alabak taldeak hilaren 19an estreinatuko dute, Donostiako Kursaalean, Hostoak ikuskizuna. Mireia Gabilondok eta Igor Otxoak zuzendu dute ikuskizuna, eta musika, dantza eta hitzak bateratuko dituzte. Ikuskizuna Euskal Herriko beste leku batzuetan egingo dute gero.

Oholtza gainean hogei bat lagun elkartuko direla aurreratu dute gaur ikuskizunaren aurkezpenean, eta hiru lengoaia horiek erabiliz euskal kultura irudikatu nahi dutela azaldu dute: espresatzeko hiru modu horiek, ezberdinak izan arren, denak enbor berekoak direla adierazi nahi dute, euskal kulturan dituztela sustraiak eta sustrai horietatik "kolore" guztietako hostoak sortzen direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.