Kritika. Musika

Hinka

Hinka / '1615'
2024ko apirilaren 7a
05:10
Entzun

HINKA

'1615'
Diskoetxea: Belarri.

Duela gutxi arte, Islandian legezkoa zen euskaldunak erailtzea. 1615ean sortaldeko fiordoetan 35 euskal baleazale hil zituzten, antza denez haiena zena defendatzeko muturreko ekintza batean. Gertakari hura izan zenetik lau mende bete zirenean argitaratu zen 1615 liburua, eta, orain, beraren soinu banda grabatu du Hinka taldeak. Itxaro Bordaren hitzak musikatu dituzte Matthieu Haranbureren gidaritzapean: instrumentazio barrokoa, paisaia onirikoak, Maitena Duhalderen ahotsaren edertasuna... garai hartako musikan girotzen gaituzten pasarteak dira nagusi. Gainera, gertakarien eszena izan zen lekuko bi doinu ere moldatu dituzte. Orokorrean, kantuak kontakizun formatutik haratago doaz, istorioari hauspo poetikoa ematen baitiote. Soinu banda kontzeptual hau, liburuaren osagai izateaz gain, hura gabe gozatzeko ere aproposa dugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.