«Hiru aktoreak lagun handiak dira, eta hori ikusleari ere transmititzen zaio»

2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joseba Usabiagak eta Iker Galartzak elkarrekin egindako laugarren antzezlana da Hil arte bizi. Aurrez, Erreleboa-n, Bota patsa-n eta Ate joka-n ere aritu ziren. Galartza Poxpolo eta Mokolo —egun, Poxpolo eta Konpainia— pailazoen sortzaileetako bat izan zen, eta Usabiaga ere haiekin dabil aspalditik. Biek, gainera, Sara Cozarrekin lan egin zuten Goenkale telesailean. «Hiru aktoreak lagun handiak dira, eta sentimendu hori, feeling-a, ikusleari ere transmititzen zaio; horrek erraztu egiten ditu gauzak», esan du Bilbaok. Ate joka-k «harrera ona» izan zuenez, Txalok hiru aktore horientzako antzezlan bat bila zezala jakinarazi zion Bilbaori. «Uda hasieran esan zidaten. Aztertzen hasi nintzen, eta hau aukeratu». Abenduaren hasieran hasi ziren entseatzen, eta gaur aurkeztuko dute. Gaztelaniaz ere taularatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.