Donostian, 2016ko Europako kultur hiriburuarenizendapen ofiziala jasotzearekin bat eginez—maiatzaren 10ean edo 11n gertatuko da hori—, hirugarren Olatu Talka ospatuko da maiatzaren 11, 12 eta 13an, Ostiralive zirkuituarekin hasita, hots, 80 talde amateurrek maiatzaren 11n, ostiralarekin, 18:00etatik 22:00etara bitarte egingo dituzten musika emanaldiekin. Josu Bergara, Javier Sun, Ras Miguel & Tafari, Liverpull, White Towels, El Extraño, Ydilia eta Cuarto Oscuro dira ariko diren taldeetako batzuk.
Kontzertuetarako ohikoak diren gune ezagunetan ariko dira Ostiralive zirkuituan parte hartuko duten taldeetako batzuk—Dokan eta Altxerrin, adibidez— , baina beste batzuk leku ezohikoagoetan ariko dira, hala nola kontzertuetarako lizentziarik ez duten tabernetan, dendetan, okindegietan, tren geltokietan… Donostiatik kanpo ere izango daemanaldirik: Irun, Hondarribia, Errenteria, Pasaia, Hernani, Lasarte-Oria, Orio, Usurbil eta Zarautzen.
Hiria dinamizatzea helburu
«2016 proiektuaren helburuetako bat hiria dinamizatzea da, kulturaren inguruan dabilen eta bere lana —Ostiraliveren kasuan, musika— ezagutarazteko lekurikez duen hainbat jenderi leku bat ematea eta horiek ikusaraztea» , azaldu du Igor Otxoak, Donostia 2016ko proiektu zuzendariak. «Horregatik erabaki genuen deialdia egitea, eta erantzuna ezin hobea izan da». Ostiralive zirkuituaren antolatzaileek «denetariko talde eta estiloak» egotea nahi izan dute, eta, hala, emanaldietara ere «oso jende desberdina eta askotarikoa gerturatzea» espero dute.
Olatu Talka «herritarren energiaren esperientzia bat izateko, dagoeneko existitzen den bizitasun hori agerian uzteko eta hainbat testuingurutan kontzentratzeko, 2016koa imajinatzen hasteko» sortu zuen Donostia 2016 kultur hiribururako hautagaitzak. «Ohikoak ez diren gauzak pentsatu eta egitea da, gure eta besteen eskemak haustea, inertzia eta aurreiritziak ezabatzea».
Hirugarren Olatu Talka Ostiralive zirkuituaren 80 emanaldiekin hasiko da
Talde amateurrak ariko dira maiatzaren 11n Donostian eta inguruko herrietan; batzuk, ezohiko guneetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu