berria eta hamaika

Hirugarren telebista saioa

[Ustream]http://www.ustream.tv/recorded/27575378[/Ustream] BERRIAk eta Hamaika TBk Durangoko Azokari buruzko hirugarren zuzeneko programa egin zuten atzo, gune nagusian bertan: 'Landakoenea'. Gaurko saioa ere 12:00etan hasiko da.

2012ko abenduaren 9a
11:26
Entzun

Ostegunetik aurrera BERRIA.INFO eta Hamaika Telebista Landakoenea zuzeneko telebista saioa egiten ari dira Durangoko Azokaren erdi-erdian, 12:00etatik 13:30ak ingurura arte —hori izango da eguneroko ordutegia—. Gaur —igandea— izango da azken saioa, eta orduan ikusiko da zuzenean BERRIA.INFOn. Hamaika Telebistak, berriz, 21:00etatik 22:30era emitituko du. 

Lehen bi egunetan aurkezleak Inaxio Esnaola eta Gorka Erostarbe izan ziren. Atzo eta gaur, Nagore Uriarte eta Gorka Erostarbe. Bi hedabideetako kideak batuz gero, dozena bat lagun ari dira programa egunero egiten.

"Landakoenea saiotik idazle eta musikari ugari pasatuko dira egunero. Bizpahiru elkarrizketa luze egingo ditugu platoan, eta, bestetik, erreportajeak izango dira. Kaleko giroa ere jasoko dugu, inkestak egingo ditugu eta Plateruena kafe antzokira gerturatuko gara", azaldu du Hamaikako eduki arduradun Naroa Iturrik.

Hamaika eta BERRIA elkarlanean

Azokako telebista saioa egin aurretik, Hamaika eta BERRIA elkarlanean aritu dira aurten: batetik, Donostiako Zinemaldiari buruzko eguneroko programarekin, eta, bestetik, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan —azken kasu horretan Gara eta Noticias taldearekin ere bai—.

Naroa Iturri pozik dago elkarlan horrekin: "Hemendik aurrera horrelako elkarlanak gero eta gehiago egiteko asmoa dugu. Publiko berdintsua dugunez, indarrak bateratzen ditugu. Paperean doana ikus-entzunezko egin badaiteke eta ikus-entzunezkoa Internetera eraman, hobe. Gure tresnak publikoaren esku jartzea da kontua". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.