Hilberria. Jean-Pierre Soudre 'Larreko'

Hitza, orratza bezain zuzena

Igor Susaeta.
2013ko otsailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hitzak orratzak bezain zuzen erabiltzen zituen Jean-Pierre Soudre Larreko bertsolari senperetarrak. Amodioaz, lanaz, pilotaz, euskaraz edo herriko gertakariez mintzo ohi zen, besteak beste, osatzen zituen bertso sortetan. Laboraria zen ofizioz, baina hitzekin jolas egitea zuen afizio. Atzo hil zen. 89 urte zituen.

Ibarrun auzoko Ixtilartea etxean jaio zen 1924an. Haurra zela, Matxin Irabola zena ezagutu zuen, eta Larrekok biziki gustukuak zituen Irabolak besteengan irria sortzeko zeukan trebetasuna. Hasi zen Larreko ere bertsoak asmatzen, eta mende erdiz ehunka egin zituen. Hartara, Senpereko Ez da Musik elkartean haren 160 bertso inguru bildu zituen liburu batean, eta joan den urtarrilean argitaratu. Nerebizia Senperen, Biba Senpertarrak, Etxea Familia, Auzoko herrian, Erlisionea, Bertsulari lagunei eta Herriko lagunak dira denetan ezagunenak. Senperetarrak gare herriko ereserkia ere egin zuen, eta Brave eta Bessonart bikoteak haren sortak musikatu zituzten. Joan da hitza orratza bezala erabiltzen zuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.