Literatura. Haur eta gazte literatura. 'HIZKIMILIKILIKLIK!'

Hizkuntzarekin jolastu

2013ko abenduaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egilea: Iñaki Arranz.

Ilustrazioak: Ima Mendiola.

Argitaletxea: Ibaizabal.

Hizkuntzarekin jolastu eta ondo pasatzea. Horixe da Iñaki Arranzek proposatu diguna Hizkimilikiliklik! liburuan.

Liburu benetan bitxia da, gozatzekoa, oso gutxitan argitaratzen diren horietakoa. Baiki, onartu behar da gustuen kontua hor dagoela, jolasa umorea bezala baita, bakoitzak bere erakoa nahi izaten du eta gustatu ezean ez du atseginik sortzen. Iruditzen zait, halere, gustu guztietara iristeko moduko proposamenak daudela.

Denera 80 orrialde hartzen dituzten 28 proposamen dira. Bakoitzean hizkuntzarekin era batera edo bestera jolasten da. Adibide bat jartzearren, hamalaugarrengoa Denok zer edo zer falta liburuaren esentziaren laburtzaile izan liteke: bertan ipuin bera bost aldiz kontatzen zaigu, aldi bakoitzeko bost bokaletako bat erabili gabe.

Esku artean hartu dudanean, Joxantonio Ormazabalen Hiztegi jolastia ekarri dit gogora, alfabetoko letrekin jolas egiten zenekoa. Baina Arranzen proposamena harantzago doa euskararen hizkuntz eta jolas baliabideak ustiatzen.

Lan zaila egin du barne mekanika konplexua duten pieza irakurterraz hauek eraikitzeko, baina ez da hutsetik hasi. Aurretik argitaratua zuen teoria liburu mardul bat, Hitza azti (2006, Alberdania), hitz jokoen azpiko logika eta mekanismoak azaltzen. Bertan euskal idazleen obrak arakatu zituen hizkuntz baliabide hauek identifikatu, deskribatu, sailkatu eta, oroz gain, aldarrikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.