HIZTEGIKO LAGINAK

2023ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hona hemen liburuko 195 sarrera luze samarretako batzuen lagin labur batzuk.

Odol hotzean: «Liburu ilun eta harrigarri hau, nire ustez, nobela beltzaren gailurra da zentzu hertsian, historia kriminal batean oinarritzen den heinean, eta ez ikerketa batean. Benetako gertaera baten bidez, krimen beldurgarriak dakartzaten baldintza sozial eta psikologikoak argitzea proposatzen du».

1280 arima: «Nobela honekin,Jim Thompsonek zitalkeriareneta umorearen maisulan bat eman zigun».

Boileau-Nercejac: «Irakurri ditut (batzuetan plazerez), baina inoiz ez didate gogoa berotu».

Larry Brown: «40 urte bete baino pixka bat lehenago argitaratu zuen lehenengo nobela, eta 50 bete berritan hil zen. Sei eleberri baino ez zizkigun utzi. Baina a zer nolako eleberriak!».

Vera Caspary:«Hard boiled-aren urrezko garaian idatzitako Laura nobela aitzindaria da, thriller psikologikoen sasoiari hasiera ematen baitio».

Raymond Chandler: «Polizia nobelak irakurri eta une atsegin bat pasatu nahi baduzue, ez jo Chandlerrengana. Baina, nobela beltzaren funtsa bilatzen baduzue, ezin diozue ihes egiten utzi».

Agatha Christie: «Gaur egun, Agatha Christieren obra polizia nobelaren arkeologiaren parte da. Irakur badaiteke, ikuspuntu horretatik irakur daiteke».

Pete Dexter: «Ez dauzka nobela asko. Itxi begiak, eta edozein hartu [...]. Bere istorioetako batean sartzen zaretenean, ez da hortik aterako zaituen inor egongo».

James Elroy: «Izan zaitezke, literaturari begiratuta, idazle handi bat, eta, era berean, lelo hutsa».

Fred Vargas: «Vargasekin, intuizioaren, adimenaren eta trama konplexuen erreinuan sartukogara».

Paco Ignacio Taibo II: «Gizon honekin, dena da posible. Crack hutsa da!».

Elsa Marpeau: «Gaietan, atipikoa; enfokeetan, originala; teknika narratiboetan, oso eraginkorra».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.