Hockney, teknologia berriak eta esperimentazio artistikoa

Azken urteotan iPad bidez pintatutako hainbat artelanen inpresioak ikus daitezke erakusketan

Bilbo
2012ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
David Hockneyren izena eta teknologia berriak elkarri loturik dauden kontzeptuak dira, artistak bere artea sortzeko baliabidetzat hartu baititu betidanik. Argazki kamera, bideokamera, fax, fotokopiagailu eta bestelako makinen bidez bere irudietan efektu jakin batzuk sortzen saiatu izan da gaztetatik.

Azken urteotan iPad izeneko gailuan pintatzen ikasi du, eta, horren bidez, bere sormenari bide berriak zabaldu dizkio: «Apunte koaderno ona da, amaigabeko orri bat. Artisten eskuetan oso gauza interesgarriak egin daitezke horrelako batekin», azaldu du. Erakusketan, Hockneyren grina agerian jartzen dute iPad bidez sortutako zenbait marrazkiren inpresioek. Hala ere, argitu duenez, teknologia berriekiko duen zaletasunak ez du pinturatik aldendu; izan ere, margoaren fisikotasuna beharrezkoa zaio zenbait lanetan, efektua oso bestelakoa delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.