Punk-rock eszenako talde aupatuenetako bat da aspalditxotik The Capaces. Iragan mendearen azkenetan sortu zuten, 1999ko Bartzelonan, eta hogei urtetik gora eta mila kontzertutik gora kantuan eta gitarra kolpeka aritu ostean — Poison Idea, Dwarves, Zeke, Hard-Ons, Antiseen, New Bomb Turks, The Bulemics, Turbonegro, Fuzztones, NCC, Señor No, Estricalla eta besterekin partekatu izan dute agertokia—, «amaiera ireki bat» prestatzen hasiak zeuden iaz. Amaiera, ordura arteko ibilbidea borobiltzeko asmoarengatik; irekia, ondoren etor zitekeena beso zabalik hartzeko erabakiarengatik. Pandemiak, baina, buruan zuten bira handia bertan behera uztera behartu, eta birformulatu egin behar izan dute lan berriaren aurkezpena: Zoetrope.
Hamar piezako lana da, biratzen jarraitzeari keinu egiten diona, taldekideen esanetan, pandemiak, itzali ordez, berraktibatu egin baititu Martillo, Clevek, Sergi, Jawa eta Beddyren gogoak.
Musika. THE CAPACES
Hogei urtetik gora punk-rockean
Noiz: Maiatzaren 8an, 18:30ean. Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu