SEX MUSEUM

Hogeita hamar urteko ibiliaren ospakizuna

2016ko otsailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Non: Donostiako Dabadaba aretoan.

Noiz: Otsailaren 12an, 21:30ean.

Artean nerabe zirela osatu zuten taldea 1985ean, Madrilen pop olatuaren garaia zenean. Beraiena zerbait desberdina zen: rock-and-rolla, garage soinu gordina eta jarrera oldarkor eta basatia. Korrontearen kontra abiatu ziren, eta horrela jarraitu dute biderik gehienean, eta askotan Euskal Herrian geldialdiak eginez..

Heldu den ostiralean Donostiako Dabadaban izango dira, musikaren munduan 30 urte egin dituztela ospatuz. Denbora horretan guztian 13 disko plazaratu dituzte, dozenaka bira egin dituzte Europan, milaka kontzertu. Ezer badute gustukoa, zuzeneko kontzertuak ematea da. Horrek egin ditu berezi. Errepidera irten eta road movie baten gisan bizi izan dute beraien ibilbidea. Garage soinua izan dute ardatz nagusi, baina 1990eko hamarralditik aurrera hard-rock psikodelikoa ere batu zioten beraien jarduerari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.