Otsailaren 13an: Bilboko Alondegian (21:00).
Aspaldi, 1982an, Ben Wattek bost abestiko EP bat kaleratu zuen, Robert Wyatten kolaborazioarekin. Urtebete geroago North Marine Drive lan luzea plazaratu zuen, eta hura Erresuma Batuko indie zerrenden gorenera heldu zen.
Orduan ezagutu zuen Tracey Horn, eta biek Everything but the Girl taldea osatzea erabaki zuten. Ondorengo hamazazpi urteetan popa, rocka eta beste elektronikarekin nahastu zituzten modu sofistikatuan, eta estudioko 11 disko kaleratu.
Eten zuten haien jarduna 2000n —Thornek bakarkako hiru lan kaleratu ditu —, eta Watt Londresko klubetan hasi zen DJ. Bi zigilu ere sortu zituen; bata, deep house eta techno lanak kaleratzeko, eta bestea musika alternatiboari bide egiteko. Baina orain urte batzuk jakinarazi zuen tarte batez DJ izateari utziko ziola. Tarte horretan, hain zuzen, folk soilez jantzitako Hendra diskoa ondu du — berak dio «hitzak eta musika» dituen lana dela—.Bernard Butler gitarrista (Suede)izango du lagun Bilbon.
BEN WATT
Hogeita hamar urteren ondoren, bakarka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu