LITERATURA. UDAZKENEKO LIBURU ETA DISKO UZTA.

Hostoz hosto jantzi

Atxaga, Igerabide, Elorriaga, Linazasoro, Epaltza, Aristi, Sarasola eta gandiagaren liburu berriak iritsiko dira aurki plazara

Juan Luis Zabala
2005eko urriaren 13a
00:00
Entzun
«EtaÉ zer dago aurten Durangorako?». Airean dago jadanik galdera, badarama dagoeneko hainbat aste. Galdera egiten duenak izen handi baten liburu handia aipatzea espero izaten du horrelakoetan, nobelagile ezagun baten nobela berriaren berri jasotzea inondik ahal bada, zehatzago esateko, kasurik gehienetan. Nahiz eta Durangoko Azokak eta haren atarian garatzen den denboraldiak izen handiak eta nobela handiak baino askoz ere gehiago eskaintzen duen beti. Baita aurten ere.

Punta-puntako idazle batzuen liburu berriak iritsiko dira aurtengo udazkenean ere plazara. Bernardo Atxagaren Lekuak horietako bat da, dudarik gabe. Groenlandiako lezioa gogoangarri hartan bezala, genero askotako lanak ardatz bakarraren inguruan bilbatu ditu Atxagak, Lekuak osatzeko.Oso bestelako upel bateko sagardoa bada ere, Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegia-k ere emango du zer esanik, eta izango du estimaziorik. Baita Ignacio Aiestaran, Iñaki Arranz, Yolanda Arrieta, Eneko Bidegain, Fito Rodriguez, Koldo Zuazo eta beste batzuen liburu berriek ereÉNarratibaren arloan, eta generoaren definizioari era zehatzagoan lotuta ageri dira interes handia piztuko duten edo, kasu batzuetan, dagoeneko interes handia pizten ari diren beste zenbait liburu, hala nola Unai Elorriagaren Vredaman, Hasier Etxeberriaren Mutuaren hitzak, Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten, Joxean Sagastizabalen Nomadak datoz kantari eta Txillardegiren Labartzari agur, esaterako, nobelen arloan; eta Pako Aristiren Note Book, Harkaitz Canoren Neguko zirkua, Javi Cilleroren Ero hiria, Aingeru Epaltzaren Lasto sua, Jose Angel Irigarairren Denboraren mugan eta Iban Zalduaren Etorkizuna, besteak beste, ipuinenen arloan.Ipuinak, gutunak eta glosak batuz osatutako hiru liburu kolektibo berri ere aurki izango dira plazan: Adiskide maitea (Txalaparta), euskal preso politikoei idatzitako gutunez osatua; Ametsen baratza (Elea), Sorgintxuloko gaztetxearen aldeko ipuin eta poemez osatua; eta Lauaxeta. Idazleek idazleari omenaldia (EHU), hainbat euskal idazlek Lauaxetaren poema banatan oinarrituta idatzitako glosa, poema, ipuin eta bestelako testuz osatua.Poesiagintzaren alorrean, ohi bezala, poema liburu berriez gain Anjel Erroren eta Patxi Salaberri Muñoaren bigarrenak, eta Karlos Linazasororen zazpigarrena, haur poesia landuz argitaratu dituen biak ere kontatuz gero, bildumak, antologiak eta bestelakoak izango dira, hala nola Bitoriano Gandiagaren Poema argitagabeak, Peli Markiegiren Latsurregitarrakegilearen poemez gain, antzerki lanak eta prosako testuak ere jasotzen dituen liburua eta Xabier Montoiaren Bingo (poemak 1981-2000) antologia.

Haur literatura eta itzulpengintza, indartsu

Ohi bezalaseinale txarra litzateke hala ez izatea, haur eta gazte literaturan ere eskaintza ugaria eta askotarikoa izango da aurtengo udazkenean. Beste askoren artean, liburu berri hauek:Pello Añorgaren Ez dut irakurri nahi, Aitor Aranaren Gaueko ortzadarra, Yolanda Arrietaren Astebeteko kontuak, Arrate Egañaren Kixmi elurpean, Juan Kruz Igerabideren Gorputz osorako poemak eta Printze txiki-txikiaren itzulera, Felipe Juaristiren Zazpi bider zazpi, Patxi Zubizarretaren Pantaleonen ametsaÉ Proiektu kolektibo batean ere parte hartu du Zubizarretak, Joserra Senperena pianistarekin eta Jokin Mitxelena marrazkilariarekin batera: Urrezko giltza liburu-CDa.

Itzulpenen arloan, Gianni Celati, Agatha Christie, Danilo Kis, Jack London, Cesare Pavese, Tennessee Williams eta Stefan Zweig dira aurki plazara euskaraz iritsiko edo, kasu batzuetan, itzuliko diren egile ezagunenetariko batzuk.

Atxagaren 'Lekuak' liburua aurki iritsiko da plazara





Azaroaren erdialdean iritsiko da plazara, ezeren okerrik ez dela, Bernardo Atxagaren hurrengo liburua: Lekuak, Pamielak argitaratua. Bost generotako lanak batuko ditu: gogoetak, komentarioak, elkarrizketak, dokumentuak eta fikzioak. Testu batzuek orain ikusiko dute argia lehen aldiz; beste batzuk han-hemenka lehendik kaleratuak dira, baina liburuan beste esanahi bat eta beste indar bat hartuko dute. Testu guztiek «kontakizun bakarra» osatuko baitute, Pamielak iragarri duenez: «Lekuak laneko orrialde guztiak orbita berean daude». Asteasu, Paris, Maroko, Obaba, Euskadi eta Euskal Hiria daude liburuan aipatutako lekuen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.