Huhezineman hamahiru film labur lehiatuko dira gaur

Aretxabaletako Arkupe aretoan proiektatuko dituzte lan finalista guztiak, eta ondoren egingo da sari banaketa

Erredakzioa
Donostia
2014ko martxoaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Huhezinema Euskal Film Laburren VII. jaialdiaren Sail Ofizialaren finalerako hautatutako hamahiru lanak proiektatuko dituzte gaur, 17:00etan hasita, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, eta ondoren sari banaketa egingo dute. Hauek dira pelikulak: Zela Trovke (Asier Altuna), Arconada (Asier Urbieta), Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Maider Fernandez, Maria Elorza eta Aitor Gametxo), Gosea (Itziar Cantero), Hotzanak (Izibene Oñederra), Hibernation (Jon Mikel Caballero), Bosgarren segmentua (Ander Parody Garai), No es un buen día para morir (Ruben Rosas), Democracia (Borja Kobeaga), Donde nunca pasa nada (Maialen Sarasua), A Political Story (Lander Camarero), Das Kind (Manu Gomez) eta Alejandra (Alberto Gastesi).

Jon Garaño zinemagileak, Anari Alberdi musikariak eta Maialen Beloki Zinemaldiko Hautaketa Batzordeko kideak osatuko dute epaimahaia, eta honako sari hauek banatuko dituzte: Euskarazko film onenaren Goiena saria (1.200 euro), epaimahaiaren sari berezia (800 euro) eta Vertigo saria (600 euro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.