literatura

IBBYren Ohorezko Zerrendan sartu dute Mariasun Landaren 'Krokodiloa ohe azpian' lana

Mariasun Landa idazle gipuzkoarraren (Errenteria 1949) =iKrokodiloa ohe azpian=i lana IBBY Haur Liburuaren Nazioarteko Erakundearen Ohorezko Zerrendan sartu dute. Errenteriako idazleraen lan horrek Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazioala irabazi zuen 2003an.

2006ko martxoaren 1a
17:07
Entzun
IBBYren Ohorezko Zerrendan bada Mariasun Landaren beste lan bat ere. 1992an Iholdi liburua aukeratu zuten IBBYren Ohorezko Zerrendarako. Beraz, Mariasun Landak IBBYren zerrendan jatorrian euskaraz idatzitako bi liburu ditu. Landa oso ezaguna da euskal haur eta gazte literaturan. Hogeita hamar liburu inguru idatzi ditu eta bere obrak hizkuntza askotara itzuli dira.

IBBY Haur Liburuaren Nazioarteko Erakundeak haur eta gazte literaturaren alde lan egitea du helburu besteak beste. Nazioarteko haur eta gazte literaturako adituak biltzen ditu eta bi urtetik behin hautatzen dituzte genero honetako idazle, ilustratzaile eta itzultzaile nabarmenenak Ohorezko Zerrendan sartzeko.

IBBYren Ohorezko Zerrendan Mariasun Landaren bi lanak ezezik badira beste hainbat euskal idazle eta itzultzailerenak ere:

Idazleak

1990. Anjel Lertxundi.Tristeak kontsolatzeko makina

1994. Bernardo Atxaga.Behi euskaldun baten memoriak

2002. Juan Kruz Igerabide.Botoi bat bezala

Itzultzaileak

1992. Manu Lopez Gaseni.Aliceren abenturak lurralde miresgarrian(Carroll)

1996. Genaro Gomez Zubia. Perraulten ipuinak

Gerardo. Arkimederen hareneko te hura(Charef)

2000. Maria Garikano.Urrezko ibaiaren erregea(Ruskin)

2002. Iñaki Mendiguren.Harry potter eta sorgin-harria(JK Rowling)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.