Hilberria. Carlos Mungia

Ibilbide oparoko tenorra

2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Carlos Mungia donostiar tenorraren aldeko hileta elizkizunak atzo egin ziren, Gipuzkoako hiriburuan, Gros auzoan. 90 urterekin hil da, lirika munduan 50 urtetik gora eman eta gero. Opera, zarzuela eta euskal kantuak abestu zituen. Donostiako Karmeldarren eskolanian hasi zen kantatzen, oso gazte zelarik. 1938an, 17 urte zituela, Donostiako Orfeoiko kide egin zen. Hor, Juan Gorostidi maisuaren zuzendaritzapean abestu zuen. Donostiako Musika Hamabostaldian eman zuen bakarkako lehen emanaldia, 19 urterekin, Viktoria Eugenia antzokian. Orfeoian 12 urtez aritu zen. Nazioartean ezaguna eta estimatua zen. 1992an erretiratu zen, Karrera luze eta oparoa osaturik. Bartzelonan egin zuen azken emanaldia, 70 urterekin.

50eko hamarkadan Ataulfo Argenta, Jesus Aranbarri eta Jose Maria Usandizaga maisuen zuzendaritzapean aritu zen. Beste askoren artean, Usandizagaren Mendi mendiyan eta Las golondrinas , Jesus Guridiren Mirentxu eta Amadeo Vivesen Doña Francisquita lanak kantatu ohi zituen bere emanaldietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.