Ze Esatek

'Ibilita ikasten da erortzen'

Diskoetxea: Baga-Biga.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2017ko azaroaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostia ez da Kalifornia, baina kostalde freskoa dute biek. Lan berria osatzeko, Ze Esatek taldeak entsegu lokaleko leihoak ireki ditu kresala sartzen uzteko. Horren emaitza da Ibilita ikasten da erortzen bosgarren diskoa, orain arteko zuzen eta laburrena. Pauso bat eman dute, iraultza handirik gabe. Beraiek aitortu dute kantu berrietan punk-rocka zein pop melodiko estatubatuarra nabari direla. Dena aldatzen da eta Egunsentia heldu baino lehen abestiek arrazoia ematen diete. Zortzi mutilen ohiko izaera dute Zapatak gastatu arren singleak eta Etorri Mr. Marshall bihurriak. Ordea, neska ahotsek aberasten duten kantuak dira onenak: Rude Girl benetako ska pieza eta Su olatu baten aparta, Koban taldeko nesken parte hartzearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.