'Idatz & Mintz' aldizkariari eman diote Urrezko Luma saria
LITERATURA. Labayru Fundazioaren Idatz & Mintz aldizkariak jaso du Urrezko Luma, Bilboko Liburu Azokak urtero banatzen duen saria. 1981ean hasi zen Labayru aldizkaria kaleratzen, eta atzo aurkeztu zuten 58. zenbakia —urtean bi ale argitaratzen dituzte—. «Literatura zentzu zabalenean ulertuta egiten dugu aldizkaria. Sorkuntzako genero guztiak ez ezik, herri edo ahozko literatura, klasikoen idatziak eta literatura unibersala ere argitaratzen ditugu bertan», adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu