Alemania nazian kokatu du Angel Lertxundik bere azken nobela. Alberdaniak argitaratu du Ihes betea lana, eta Alemanian kokatuagatik ere, Euskal Herriaz eta Lertxundiz beraz hitz egiten duela azaldu du idazleak, liburu aurkezpenean.
"Boterearen ideologiarekin erabat egindako mutilari bere zirkustantzia biologiko batek erabat hondoratzen dio ordura arteko bizikizun guztia. Haustura erabatekoa gertatzen da, eta hori kontatu nahi nuen nik". Halaxe azaldu du Lertxundik bere lana, eta lanak bete egin duela azpimarratu du.
Literatura
'Ihes betea' nobela argitaratu du Angel Letxundik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu