Parisen hil zen, herenegun gauean, Jorge Semprun idazlea, 87 urte zituela. Espainiako Gerraren ondorioz gazte zelarik familiarekin Herbehereetara erbesteratu zen, eta II. Mundu Gerran Gestapok atxilotu eta naziek Buchenwaldeko kontzentrazio esparrura igorri zuten, baina handik bizirik irten eta urte batzuk geroago, 1988tik 1991ra arte, Espainiako Kultura ministro izan zen.
Esperientzia autobiografikoetan oinarrituak dira Semprunen idazlanik gehienak, hala nola El largo viaje, La escritura o la vida, Aquel domingo eta Viviré con su nombre, morirá con el mío, adibidez. Frantsesez idatzi zituen fikzioko lan guztiak, harik eta 2003an Veinte años y un día nobelan gaztelaniara aldatu zen arte. Sari garrantzitsuak jaso zituen, Frankfurteko Liburu Azokaren Bakeren saria horien artean.•
Hilberria. Jorge Semprun
Ikaragarriak bizi, ikaragarri kontatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu