Literatura

Iker Sanchok irabazi du Zaitegi saria

Errusieratik itzuliko du Svetlana Aleksievitx Nobel saridunaren kronika liburu bat

Svetlana Aleksievitx idazlea. TATYANA ZENKOVICH / EFE
Berria
2016ko maiatzaren 13a
11:32
Entzun

Iker Sancho Insaustik (Lazkao, Gipuzkoa, 1975) irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkarrek Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Ainhoa Aierbe Zabaletak, Jose Inazio Basterretxeak eta Roberto Serranok osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko hamabost lanen artean (horietatik erdiak errusieratik zuzenean aritu dira). Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarraren kronika liburu bat (Gerrak ez dauka emakume aurpegirik) euskaratu beharko du itzultzaileak urtea bukatzerako, eta 2017aren hasieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

2002an abiarazi zuten Elkarrek eta AEDk Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi beka, eta 2012ra arte, idazle hauen lanak ekarri zituen euskarara: Imre Kertesz(Zoririk ez), J.M. Coetzee (Lotsaizuna), Harold Pinter (Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk), Orhan Pamuk (Elurra), Doris Lessing (Belarra kantari), J.M.G. Le Clezio (Basamortua), Herta Muller (Hatsaren kulunka), Mario Vargas Llosa (Pantaleon eta bisitariak), Tomas Transtromer (Bizientzat eta hilentzat) eta Mo Yan (Hori da umorea, maisu!).

Lau urtez geldirik egon ostean, aurten jarri dute abian saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.