Ikuspuntu jaialdiak Baudelaire eta Vazen lanak saritu ditu 'ex aequo'

Epaimahaiaren iritzian, 'Un film dramatique' eta 'Apiyemiyekî?' izan dira Sail Ofizialeko lan onenak, eta Lawrence Abu Hamdan zuzendari onena

Erredakzioa
Iruñea
2020ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Hamalaugarren aldia izan du aurten Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak, eta atzo iluntzean banatu zituen sariak. Sail Ofizialean, bi lanek ex aequo jaso dute sari nagusia: Eric Baudelaire zuzendariaren Un film dramatique eta Ana Vaz zinemagilearen Apiyemiyekî? izan dira lanik onenak, epaimahaiaren iritziz. Zuzendaririk onenaren Jean Vigo saria, berriz, Lawrence Abu Hamdanek irabazi du, Once Removed lanari esker. Eta film labur onenaren kategorian, Ben Riversen Now, at Last! lanari egin diote aitortza. Halaber, bi lanek epaimahaiaren aipamen berezia lortu dute: Melisa Liebenthalen Aquí y allá-k, eta Kathryn Elkinen Queen-ek. Azken horrek, gainera, Gazteriaren saria ere eskuratu du. Publikoak ere urtero aukeratzen du bere lan gogokoena, eta Sung-a Yoonen Overseas izan da aurtengoa.

Bestalde, X Films deialdiko batzordekideek Alberto Garciaren Tengan cuidado ahí afuera egitasmoa aukeratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.