CD-DVDa argitaratu eta hiru hilabetera, Imanol: Donostia-Tombucto-ko abestiak Donostiako Kursaalera eramango dituzte bihar, 20:00etan, hainbat artistek: Joao Afonso, Luis Eduardo Aute, Luis Pastor, Lourdes Guerra, Pablo Guerrero, Marina Rosell, Carmen Paris, Maria Berasarte, Gorka Hermosa, Amaia Zubiria, Maria Mendizabal, Alvaro Cardenas, Aurora Beltran (gripea du orain, eta sendatzeko zain dago) eta Suburbano.
Imanolen abestien bertsioak ere joko dituzte eta sorpresak ere ez direla faltako esan dute kontzertuko antolatzaileek. Bi orduko kontzertua izango da. Xabier Lete eta Jose Antonio Labordeta ere gogoan izango dituzte. Susana Martins eta Jose Kruz Gurrutxaga izango dira aurkezleak.