Iñaki Azkona mehatxatu dute, 'Eating a Koran' performancea egiteagatik

Koranaren orriak jaten ditu artista nafarrak lan horretan; anonimoak, mezu elektronikoak eta SMSak bidali dizkiote

Erredakzioa
Iruñea
2013ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Iñaki Azkona artista nafarrak Koran musulmanen liburu sakratuaren orriak jaten ditu Eating a Koran performancean, eta horregatik mehatxatu egin dute mezu elektroniko, SMS eta anonimoen bidez. «Horiek ez dute ez nire lan egiteko modua eta ezta nire pentsaera ere aldatuko. Areago: mehatxuek nire bidea argitzen dute, eta badakit zuzen ari naizela».

Erlijioen fundamentalismoa ardatz zuen egonaldi batean parte hartu zuen Azkonak, eta ikerketa proiektu bati ekin zion. Proiektuaren zatietako bat da polemika eragin duen pieza. Horretan, instalazio bat, performance bat eta bideo sorkuntza bat baliatu ditu Azkonak. Hala, sei orduan Koran ale bat jaten du artistak, erradikalismo erlijiosoa salatzeko. «Adierazpen askatasunean, probokazioan eta askatasun artistikoan sinesten dut; eta ziurrenik, bihar eta beti sinetsiko dut». Mundu osoan lan egindakoa da Azkona, eta otsailean Bogotarajoango da, Kolonbiara, bi hilabeteko egonaldi bat egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.