Bertsolaritza

Iñaxi Etxabek jarriko dio txapela Gipuzkoako txapeldunari

"Kolore askotakoa" eta belaunaldi desberdinen bilgunea izango da abenduaren 19an Donostiako Ilunbe zezen-plazan jokatuko den finala, zortzi finalisten ustetan

Zortzi finalistak, aurkezpenean. JON URBE, ARGAZKI PRESS
gorka erostarbe leunda
2015eko abenduaren 10a
13:30
Entzun

"Plaza ukatu zaion bertsolari emakume belaunaldi baten ordezkari gisa" hautatu dute Iñaxi Etxabe (Oikia, Zumaia, 1933) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolatzaileek, datorren abenduaren 16ko finalean garaile suertatuko denari txapela jartzeko. Gaztetatik izan zuen bertsozaletasuna Etxabek, nahiz eta urte luzez ezin izan zuen plazan kantatu, garai jartan ohikoa ez zenez gero.

Finala izan den leku berean, Illunbeko zezen-plazan aurkeztu dute abenduaren 19ko finala zortzi protagonistek: Beñat Gaztelumendik, Alaia Martinek, Iñaki Apalategik, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa'-k, Agin Rezolak, Unai Agirrek, Oihana Iguaranek eta Jon Maiak. Guztiek nabarmendu dute "final polita" geratu dela, "kolore askotakoa eta belaunaldi desberdinen erakusleiho".

[Youtube]https://youtu.be/Hr04BqjsErQ[/Youtube]

FINALAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

Parte-hartzaileak

    Zortzi bertsolari: Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre.
    Bi aurkezle: Saroi Jauregi eta Ion Zaldua.
    Sei epaile: Eneritz Azkue, Elisa Iztueta, Maite Sukia, Zigor Leunda, Bakarne Urreaga eta Mikel Lersundi.
    Hiru idazkari: Joxe Mari Altuna, Ane Errazkin eta Gorka Segurola.
    100 lagun inguru egongo dira lanean, dena behar bezala atera dadin.
 

Sarrerak

www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.
Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek prezio berezia dute sarreran, 15 euro. Gaztetxoen sarrera 10 euroan da, eta gainerakoena 20 euroan.
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.