Euskadi Literatura Sariak

Inazio Mujika Iraolaren 'Xabier Lete: (Auto)Biografia bat' saiakera saritu dute Euskadi Sariek

Inazio Mujika Iraolak jasoko du saiakerako Euskadi Literatura Saria Xabier Lete: (Auto)Biografia' lanagatik. Itzulpengintzakoa Xabier Olarrak eta Arantzazu Royok irabazi dute Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina-ren itzulpenarengatik, eta haur eta gazte literaturako saria Iban Zalduak idatzi eta Julen Ribasek ilustratutako Azken garaipena komikiak jasoko du. 

mikel lizarralde
2012ko urriaren 30a
12:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean jakinarazi ditu Euskadi Literatura Sarien lehenengo saridunak. Sara Morantek ilustrazio lan onenaren saria jaso du, eta Daniel Innenarityk, berriz, gaztelaniazko saiakerari dagokion saria La democracia del conocimiento lanarekin. Iban Barrenetxeak, azkenik, gaztelaniazko haur eta gazte literaturako saria jasoko du El cuento del carpintero lanarengatik.

Bihar jakinaraziko du Eusko Jaurlaritzak Literaturako Euskadi Saria norentzat den aurten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.