Zinemaldiko inaugurazio ekitaldia eteteko zergatiei buruz oharra zabaldu dute Iparragirreren senide eta lagunek, presoaren egoera zein den gogoraraziz: "Gaixotasun sendaezina eta kronikoa pairatzen du, HIESa C-3 estadioan. Hain zuzen horrengatik aplikatu zion 100.2 artikulua 2011ko urrian, garai hartan Mercedes Gallizoren eskuetan zegoen Espetxe Zuzendaritzak. 2014ko martxoan, ordea, berriz kartzelan sartzea erabaki zuten, apirilean Navalcarneroko kartzelara dispertsatu zuten –erizaintza modulura- eta azaroan Alcala-Mecora, modulu arruntera". Hori azaldu zuten, besteak beste, ostegunean eginiko agerraldian: "Tamalez, beste kasu batzuetan giza-eskubideak hain ozen aldarrikatzen dituzten hainbat komunikabide ez ziren prentsaurrekora azaldu. Prentsaurrekoaren laburpena ere bidali genien, komunikabide horiexei. Eta biharamunean, pare bat salbuespen izan ezik, gainontzekoetan aipamen txikienik ere ez. Edozein unetan hiltzeko zorian sartu daitekeen pertsona baten bizitzari buruz ari gara, bere giza-eskubideei buruz ari gara, eta kamera bakar bat ere ez mahaiaren bestaldean. Denon artean ordaintzen dugun Euskadiko telebista publikoarena ere ez".
Zinemaldiko inaugurazio ekitaldiaren "eskaparatea erabiltzea baino beste aukerarik" ez zaie gelditu, azaldu dutenez: "Guretzako ere ez da xamurra, batzuen txaloen artean beste batzuen irainak eta txistuak entzun behar izatea, jakinda gainera ikusleak ez direla Ibonen egoeraren erantzuleak. Ez da dibertigarria. Eta are gutxiago izango da Ley de Seguridad Ciudadanaren izenean ezarritako zigorra ailegatzen zaigunean. Beraz inork ez dezala pentsatu hau guretzako erraza denik. Egiten dugu egin behar dugulako, eta ikusten dugulako denbora aurrera doala, Ibonen egoerak okerrera egin duela eta azken 16 hilabeteetan ez diotela erresonantzia magnetikorik Gregorio Marañon Ospitalean, berez sei hilabetetik behin egin behar lioketenean".
Agindu dute ezin dutela "beste aldera" begiratu: "Ibon ez dugu bakarrik utziko, eta ez gara mutu eta geldirik geratuko, Ibon eta bera bezala larriki gaixo dauden presoen aurka burutzen diren giza eskubideen urraketa argien aurrean".
Lau eten, presoen eskubideak aldarri
Ostiraleko 21:00etan hasi da Donostiako 64. Zinemaldia, eta hasi eta berehala eten behar izan dute inaugurazio ekitaldia. Ibon Iparragirre gaixo dagoen presoa etxeratzeko oihuek eten dute ekitaldia, eta txistuka erantzun dute ikusleek.
Hiru aldiz eten dute ekitaldia lehen minutuetan. Mireia Gabilondo, Cayetana Guillen Cuervo eta Emma Suarez hizketan hasi direnean hasi dira oihuak, eta lehena aretotik aterarazi dutenean, bigarren bat hasi da oihuka. Gauza bera gertatu da ondoren; hura kanporatzean, hirugarrenak eten du ekitaldia.
Preso gaixoen alde Zinemaldiko hasiera gala hainbatetan eten zuteneko unea @IparraGalduBaikhttps://t.co/MEzd9qznTdpic.twitter.com/W9PUL70K8j
— Berria.eus (@berria) 2016(e)ko irailak 17
Geroago, beste lagun bat irten da agertokira, "Errausketarik ez" oihukatzen.
Presoak etxeratzearen aldeko oihuekin hasi da Zinemaldiahttps://t.co/MEzd9qznTdpic.twitter.com/QXx1f566o3
— Berria.eus (@berria) 2016(e)ko irailak 16
Hainbat ordezkari politiko zeuden ikusleen artean; tartean, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Espainiako jarduneko Hezkuntza ministro Iñigo Mendez de Vigo. Denis Itxaso Gipuzkoako kultura diputatuak "nazka" adierazi du protestaren aurrean.
Vuelta al pasado en el @sansebastianfes. 4 personas revientan la inauguración gritando proclamas por presos de ETA. Más que pereza es asco
— Denis Itxaso (@DenisItxaso) 2016(e)ko irailak 16