INTERNAZIONALA

2023ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Zutik lurrean kondenatu
zaren langile tristea!
Nekez ginen elkarganatu
indazu albiristea!
Gertatuak ez du ardura,
jende esklabua jaiki!
Aldaketak datoz mundura,
nor den herriak badaki.

Oro gudura, hala!
Bihar izan dadin
Internazionala
gizonaren adin.

Goitik ez dator salbatzerik:
jainkorik, ez erregea…
Gu ez gaitzake gal azerik.
Hau da gizonen legea !
Lapurra xeha dadin edo
har dezan bere zoria,
hauspoa eraginez gero
jo bedi burdin goria.

Oro gudura, hala!
Bihar izan dadin
Internazionala
gizonaren adin.

Bere zeruan atseginez 
aberatsak ez du gaitzik:
Zer egin du, egarri minez
lana arrobatu baizik?
Gaiztaginen kutxetan dago 
gure lanaren fruitua 
hartuko dugu gehiago: 
zorra eta korritua.

Oro gudura, hala!
Bihar izan dadin
Internazionala
gizonaren adin.

Estatuak hondatzen gaitu
bere tribut berriekin,
aberatsa gizentzen baitu
pobreen izerdiekin.
Asko zurrupatu gaituzte,
berdingoaren izenak
Berdin omen zituen uste
beharrak eta zuzenak.

Oro gudura, hala!
Bihar izan dadin
Internazionala
gizonaren adin.

Soldaduek ere eginen 
dute protesta ederra!
Tiranoaz herabe ginen! 
Guri bake, hari gerra
baldin jan nahi bagaitu gu, 
Herriaren haragiak,
Tirokatu behar ditugu
Beraren buruzagiak

Oro gudura, hala!
Bihar izan dadin
Internazionala
gizonaren adin.

Langile nekazari gara
alderdi trabailaria
Lurra gure herentzia da .
Hil bedi harraparia!
Bela putre gaitzak gogara
haragiaz ase dira.
Ihesi doaz, eta horra
eguzkiaren dirdira

Oro gudura, hala!
Bihar izan dadin
Internazionala
gizonaren adin.

*itzulpena, Gabriel Aresti
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.